XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez da erraza jakitea noiz eta non jaio zen pilota-jokoa.
Euskal mitologian zenbait kondairak esaten du jentilek harkaitzak menditik mendira jaurtiz ibiltzen zirela pilotan.
Honek adierazten digu herriak beti pentsatu izan duela pilota oso antzinakoa dela.
Hebraitar, egiptoar, erromatar eta greziar zibilizazioetan izan ziren pilota-jokoaren modalitate desberdinak, Erdi Aroan monasterioetako klaustroetan jokatzen zen eta baita hiri eta gazteluetan ere.
Herriak leku irekitan jokatzen zuen, baina monasterioetan pilotaleku itxiak zeuden.
Errenazimentuko dokumentuetan errege asko agertzen dira Frantzian, Ingalaterran etab. pilotari gisa.
XVII. mendean Frantzian pilota beherantz joan zen arren, Europako herrialde batzuetan zabaldu egin zen, hala nola Suitzan, Suedian, Alemanian, Austrian, Erresuma Batuan, etab.
Hurrengo mendean pilotaren beheraldia Frantziatik kanpora ere hedatu zen.
Espainiako errege Karlos III.ak Euskal Herriko eta Valentziako pilotaririk onenak jarri omen zituen partidu bat jokatzen.
XVIII. mendean Euskal Herriko pilotazaletasunaren berri Larramendik, Kardaberazek eta Iztuetak eman digute.
XIX. mendera arte gehiena jokatzen ziren modalitateak
Hauetan aurkakoak elkarren aurrean jartzen dira eta pilota elkarri botatzen diote eta ez horma baten kontra.
Euskal Herrian honelako joko-moten artean zaharrena
Joko hauek plaza irekikoak dira.
Antzekoa, baina trinketean edo arkupean jokatzen zena
Honetan sare batek erdibitzen zuen kantxa.
XIX. mendetik hona
Hauen artean esku hutsezko modalitatea da hedatuena.
Enpresa industrialak eratu dira ikuskizun gisa partiduak antolatzeko.
Gorputz osoa jokoan jartzen duen ariketa fisikoa eragiten duen kirola da.
Antzinadanik jokatzen da palaz, baina modalitate honen garai handia I. Mundu Gerrakoan hasi zen.
Espezialitate zaila da ondo jokatzeko, zehaztasun handia behar baita pilota jotzean.
Sakea benetan erabakiorra gertatzen da.
Ia kiloa duen palaz 110 gramo inguruko pilota egoki jotzen ikastea ez da txantxetako lana.
Horregatik asmatu dira
Bi paleta-mota daude, larruzko pilotaz aritzekoa eta gomazko pilotaz aritzeko
Pala motzez eta larruzko pilotaz jokatzeko paletaz edozein motatako pilotalekutan joka daiteke ezker paretik gabeko plaza librean, ezker pareta duten frontoitan, nahiz trinketean.
Pleka xisteraz ere jokatzen da modalitate desberdinetan.
Xistera XIX mendearen erdialdean jaio zen eta laster hasi zen eskularruak ordezkatzen.
Hasieran boleaz jokatzen zuten nagusiki eta baita-erremontez ere, hots pilota xisteraren oinaldean jaso eta bertan gelditu gabe mugimendu lasterrez muturretik ateraraziz.
Oso gutxitan erabiltzen zuten errebesa.
Pilotari batzuk atxikia egiten hasi ziren eta joko zikin hori ohizko bihurtzen hasi zen.
Bestetik, Meltxor Gurutzeaga pilotari errenteriarrak, min hartuta egonda gero besoa ahul gelditu zitzaiola ikusirik xistera sakonago batez eta errebesez jokatzea erabaki zuen.
Horrela sortu zen
Izen hau pilota bala baten antzera irteten zela ikusirik jarri zioten xistera berriari.
Erreminta berri honek areagotu egin zuen atxikia egiteko joera.
Buenos Airestik 1894ean etorri ziren pilotariek Euskal Herrira xistera berria ekarri zutenean jendea kontra jarri zen arren, gero munduan zehar arrakastatsua izan da zesta punta emanez.